Pasa den asteartean Sasoia Nafarroako jubilatuen elkarteko 33 kidek kontzentrazioa egin zuten Irurtzungo azokan. Argia gure iluntasunean, argiaren igoerari ez! leloa zuen pankartaren atzean argindarraren garestitzea eta horrek jubilatu eta pentsiodunen bizi kalitatean eta eros ahalmenean duen eragin txarra salatu nahi izan zuten. Argindarraren garestitzeak ekarri duen ondorioetako bat da, salatu zutenez, gaixo dauden adineko jende asko etxean berogailua jarri ezinik egotea, ezin duelako ordaindu. Familiako diru sarrera bakarra jubilatuaren pentsioa denean egoerak askoz ere larriagoak direla nabarmendu zuten Sasoia-ko kideek.