Etxean kalteak sortzeagatik zigortua

Guaixe 2014ko otsailaren 26a

Enkante batean etxe bat eskuratu zuen bikote bati emakume batek 4.500 euroko isuna eta 51.828 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko die. Emakumeak bere senar ohiarekin batera etxebizitza bat erosi zuten baina ez zuten jabetza-erregistroan izena eman. Horregatik etxebizitza enpresa batena zen eta hark enkantean atera zuen. Epaiaren arabera, salmenta horregatik haserre eta guztiaren atzean senar ohia zegoelakoan etxebizitzako hainbat gauza hondatu zituen emakumeak eta horregatik zigortu du epaileak.