Martxoan emakumea ardatz

Guaixe 2014ko martxoaren 3a

Gaur Emakumeari buruzko XXI. Jardunaldiak hasiko dira. Irurtzungo Emakumeen Taldeak, Kultura Kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren laguntzaz antolatu du egitaraua. Astelehenetik aurrera jubilatu elkartean Chiapasi buruzko erakusketa ikusteko aukera izanen da. Tahonan eta Pikuxarren, berriz, herriko margolarien lanak izanen dira ikusgai. Aste honetan, gainera, Iruñera bi irteera izanen dira. Gaur Astelehen Lilak kontzentrazioan parte hartzera eta asteazkenean zinemara. Bestalde, martxoaren 8ko afarirako izen ematea bihar despedituko da.

Egitaraua
Martxoak 3, astelehena
19:00etan Irurtzungo plazatik Iruñera Astelehen Lilak kontzentrazioan parte hartzeko.
Martxoaren 3tik 23ra arte Chiapasi buruzko erakusketa jubilatu elkartean.
Martxoaren 3tik 30era Pintura erakusketa kolektiboa La Tahonan eta Pikuxarren.

Martxoak 5, asteazkena
18:00etan Irurtzungo plazatik Iruñera, zinemara.

Martxoak 8, larunbata
16:30ean Kafe solasaldia, Sexismorik gabeko hizkera, sexismoa publizitatean eta hedabideetan. Hizlaria, Nagore Huegun. Kultur etxean.

21:30ean Afaria Iratxon. Kultur etxean, Iratxon edo Pikuxarren izena eman asteartera arte. Lorena Arangoak animatuko du.

Martxoak 9, igandea
19:30ean Emakume urrina, kontzertua eta ikus-entzunezkoak. Kultur etxean, doan.

Martxoak 14, ostirala
18:30ean Bideo-hitzaldia: emakume maiak, duintasun koloreak. Kultur etxean.

20:00etan eta 22:30ean De tontos y otras especies. Irurtzungo Antzerki Tailerra. Kultur etxean.

Martxoak 15, larunbata
20:00etan De tontos y otras especies. Irurtzungo Antzerki Tailerra. Kultur etxean.

Martxoak 16, igandea
19:00etan De tontos y otras especies. Irurtzungo Antzerki Tailerra. Kultur etxean.