Tech3 eskuderia frantziarreko Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak eroriko larria izan zuen ostegunean Frantziako Paul Ricard Zirkuituan, Munduko Motoziklismo Txapelketa prestatzeko entrenamendu saio pribatua egiten ari zenean.
Tech3 eskuderia frantziarrak bere facebookean adierazi duenez, ostegun arratsaldean eroriko larria izan zuen eta konortea galdu zuen 21 urteko irurtzundarrak. Medikuekin hitz egiteko gai izan zen irurtzundarra, eta Touloneko Saint-Anne ospitalera eraman zuten. Bertako medikuek Alex koma-induzituan jartzea erabaki zuten.
Momentuz, ez dago berri gehiago. Hemendik besarkadarik eta animorik handienak bidali nahi dizkiegu Alex Mariñelarenari eta bere familiari.