Aurreko ostegunean izandako istripu larrian, Alex Mariñelarena pilotuak kolpe handia hartu zuen buruan. Touloneko Saint-Anne ospitalera eraman zuten irurtzundarra eta medikuek koma-induzituan jartzea erabaki zuten, garunean hematoma bat, odolbidua, zuelako. Odolbildu hori desagertu denez, pixkanaka sedazioa kentzea erabaki zuten medikuek, zuhurtzia guztiarekin. Ordutik koman jarraitzen du irurtzundarrak, baina egoera egonkorrean.