Aurrera jarraitzen dute XXI. Emakumeen Jardunaldiek

Guaixe 2014ko martxoaren 7a

Hasteko Iruñeko Astelehen Lilak kontzentrazioan parte hartu ondoren, herenegun Iruñera, zinemara irteera egin zuten.

Gaur, berriz, 20:00etan, Pikuxar euskal txokoan Irurtzun Telebistaren bigarren denboraldiaren aurkezpena izanen da. Eta horren ondoren berdintasuna gai duten film laburrak ikusteko aukera izanen da.

Bihar Emakumeen Jardunaldietan hutsik egiten ez duten bi hitzordu daude. 16:30ean, kultur etxean, kafe-solasaldia. Nagore Huegunek Sexismorik gabeko hizkera, sexismoa publizitatean eta hedabideetan gaia hartuta hizketaldia abiaraziko dute. Gauean, aldiz, Iratxo elkartean afaria izanen da. 55k eman dute izena. Gaualdia Lorena Arangoak animatuko du Niniak bizitzaren oparia dira… edo ez? Ninirik nahi duzu? ikuskizunarekin. Azkenik, iganderako, Emakume urrina izenburua duen kontzertua izanen da.

Kultur etxeko eszenatokian Maite Mené, Maika Iriarte eta Xabier Zabala ariko dira. Bestalde, jardunaldien barruan, bi erakusketa daude ikusgai Irurtzunen. San Martin Jubilatu elkartean Chiapasko emakumeei buruzkoa eta La Tahonan eta Pikuxarren herriko emakume margolarien lanak.