Asteburu honetan ez da ligako partidarik jokatuko, Espainiako Kopa jokatuko delako, Logroñon. Eta hain zuzen ere, Kopako final laurdenetan Magna Nafarroa Xotak Inter Movistar izanen du arerio, ostegunean. Espero dezagun irurtzundarrek errebantxa hartzeko aukera izatea, baina Interrek oso zail jarriko dizkio gauzak. Talde irabazlea larunbatean jokatuko diren finalerdietarako sailkatuko da, eta Marfil Santa Coloma eta El Pozo Murcia partidaren arteko garailearen kontra jokatu beharko du. Galtzen duenak, aldiz, etxerako bidea hartuko du. Gainontzeko final laurdenetan, Barcelonak Rios Renovables izango du arkari eta Santiago Futsalek Montesinos Jumilla. Final handia igandean jokatuko da.
Xotak autobusa antolatu du final laurdenak ikustera joango diren Magnako zaleak Logroñora gerturatzeko. Autobusa ostegunean 17:00etan aterako da Irurtzundik eta 17:30ean Iruñean geldialdia egingo du, zaleak hartzeko. Buelta Rios Renovables eta Bartzelonaren arteko final laurdena jokatu eta gero izanen da.