Xota kirol klubeko haurren mailako areto futbol taldeak Espainiako Kopan hartuko du parte. Elitekoak bezala, Inter Movistar taldeko haurren mailako taldearen kontra ariko dira irurtzundarrak. Xotako Vicente Albizu “Bisuk” eta Igor Etxarrik ondoko taldea hautatu dute: Mikel Rekalde eta Izan Castro atezainak, Alvaro Ortega, Mikel Barberena, eta Xabier Erbiti defentsak, Javier Amezketa, Iñaki Ruiz de Erentxun, Aitor Albizu, Julen Martirena eta Eneko Margako hegalak eta Iker Ansorena, Ander Pardo, Angel Mari Villar eta Asier Jimenez aurrelariak. Ea zortea duten.