Asteburuan hasi zen 11. Berria Pilota Txapelketa, Zestoa, Gazteleku eta Hernani klubek Berria egunkariarekin batera antolatutakoa. 24 pilota klubek parte hartuko dute, horietatik soilik talde sakandar bat: Irurtzun. Orain arte taldekako jarduna zen txapelketaren oinarria, baina aurten kanporaketa bakoitzean bere adin mailan irabazten duen bikoteak egingo du aurrera. Finalak garagarrilaen 21ean jokatuko dira Hernanin.
Irurtzun-Zaramaga
Igandean, 11:00etan, Etxarrengo Aranburu pilotalekuan, Irurtzun eta Zaramagaren arteko partidak jokatuko dira. Bi taldeetako ordezkariek kadete, gazte eta nagusi mailako partidak jokatuko dituzte.