Dani Saldise selekziora

Guaixe 2014ko martxoaren 18a

Dani Saldise Kopan, Interren kontra.
Martxoaren 24an eta 25ean Italiaren kontra bi lagunarteko partida jokatuko ditu Espainiak

Espainiako 21 urtez azpiko areto futbol selekzioak Magna Xotako jokalari Dani Saldise irurtzundarra deitu du selekzioan aritzeko. Martxoaren 24an eta 25ean Italiaren kontra bi lagunarteko partida jokatuko ditu Espainiako selekzioak Genovan, eta selekziorako hautatu dute Dani Saldise. Irurtzungo gazteak aurreko ostegunean debutatu zuen Espainiako Kopan, eta lan polita egin zuen.