Magna, Kopatik Ligara

Guaixe 2014ko martxoaren 21a

Magna eta Inter Movistar, aurreko asteko Kopako norgehiagokan.
Espainiako Kopako final laurdenetan Inter Movistarrekin modu injustuan galdu eta gero, ligan murgilduko da Magna, Umacón Zaragozaren kontra

Magna Nafarroa Xotak alde batera utzi du Espainiako Kopan gertatutakoa eta ohorezko mailako ligan murgildu da bete betean. Asteburuan 25. jardunaldia dago jokoan eta Irurtzungo taldeak gaur, ostiralean, Umacón Zaragoza taldea hartuko du, 20:30ean, Iruñeko Anaitasuna Pabilioian.

Sailkapena estu dago. Inter Movistar da liderra (61 puntu). Magna Nafarroa 5.a da (34 puntu) eta Umacon Zaragoza 14.a (17 puntu). Jokoan dauden 3 puntuak oso inportanteak dira bi taldeendako: goiko postuetan mantentzeko, Magnak, eta beheko postuetatik aldentzeko, Umaconek. Hortaz, partida lehiatu eta interesgarria espero da.