Ingurumena ikuspegi askotatik

Guaixe 2014ko martxoaren 21a

Gaur abiatuko da ingurumenari buruzko egitaraua.

Irurtzungo Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak antolatuta sortu da gaur abiaraziko den egitaraua. Haren baitan argindar kontsumorako alternatibak, ingurumenean eragina izanen duten egitasmoen inguruko saioak, argindar linearen kontrako eguna, kontsumo arduratsua eta beste izanen dira, tailer, hitzaldi eta bisiten bidez eginen direnak.

Egitaraua
Alternatiba elektrikoak
Martxoaren 21ean, ostiralean, 19:00etan Irurtzungo udaletxean. Hizlariak: Goiener eta Energia Garako kideak.

Clarity
Martxoaren 21etik apirilaren 6ra, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara udaletxeko batzar gelan. Crana fundazioa.

Hondakinen errausketa/balorizazioa
Martxoaren 28an, ostiralean, 19:00etan kultur etxean. Hizlariak: Portland, 3MB plataforma eta Olaztiko Udala.

Autopista elektrikoen kontrako eguna
Martxoaren 30ean, igandean, 9:00etatik aurrera mendi martxa, Lurkideen argazkia eta herri bazkaria. Autopista Elektrikorik Ez plataforma.

Clarity, bisita gidatua
Apirilaren 2an, asteazkenean, 19:00etan udaletxean.

Kontsumo arduratsua
Apirilaren 4an, ostiralean, 19:00etan udaletxean. Jose Luis Mariñelarena, Setem.

Arbizuko hondakindegira eta Lakuntzako konpostagailuari bisita
Apirilaren 5ean, larunbatean, 10:30ean Foru plazatik abiatuta.

Ingurumena enpresetan (autogintza eta Inasa)
Apirilaren 11n, ostiralean, 19:00etan kultur etxean. VWko teknikariak.