Dani Saldiseren debut ikusgarria

Guaixe 2014ko martxoaren 27a

Dani Saldise.
Espainiako 21 urtez azpiko selekzioko izarretako bat izan da

Magna Xotan dabilen Dani Saldise irurtzundarrak debut ikusgarria egin du Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan. Selekzioak Italiaren kontrako bi lagunarteko partida jokatu ditu Genovan. Lehen partidan 3-7 gailendu zen Espainia. Dani Saldisek hat tricka egin zuen, 3 gol sartu, eta selekzioko erasoa gidatu zuen. Bigarren partidan 1-6 irabazi zuen Espainiak.