Itxipuru taldeko kideek Irurtzungo Aralar kalean duten egoitzan, ekonomato zaharrean, egonen dira gaur, bihar eta etzi, arratsaldez. Boluntarioak han daudela edozeinek eraman dezake etxean soberan duen eta erabilgarri dagoen edozer gauza. Itxipurukoek jaso eta apirilaren 6an, goizez, bigarren eskuko azokan salgai jarriko dute. Salmentatik lortutako dirua Senegalen osasun kontsultategi bat egitera bideratuko da. Asteburuan eginen den elkartasun afariko dirua ere helburu bera izanen du.