Irurtzun Pilota Klubak 22. Irurtzungo Pilota Txapelketa-Lacturale Saria antolatu du. Txapelketa Ostegun Santuan hasiko da, apirilaren apirilaren 17an, eta Irurtzungo Trinitate festetan despedituko da, ekainaren 14an. Benjaminetatik hasita senior mailara arteko kategorietan jokatuko da txapelketa.
Materialari dagokionez, benjaminek goxua erabiliko dute, kimuek eta haurrek mistoa eta kadeteek, jubenilek eta seniorrek tokea.
Urtetik urtera garrantzi eta prestigio handiagoa du Irurtzungo txapelketak. Aurreko urtean 150 pilotari baino gehiago lehiatu ziren. Seniorretan Santxo eta Urruzola izan ziren garaileak.
Izena emateko
Apirilaren 9ra arte eman daiteke izena, Irurtzun Pilota Kluban. Informaziorako: migueltxob@hotmail.com.