Alex Mariñelarena etxean dago

Guaixe 2014ko apirilaren 7a

Ostiralean ospitaleko alta jaso zuen eta etxean jarraituko du osatzen

Alex Mariñelarenak etxean, Irurtzunen, jarraituko du bere osatze prozesua. Jakina denez, pilotu irurtzundarrak istripu larria izan zuen Paul Ricard zirkuituan entrenatzen ari zela, eta koman egon zen ia aste batez. Hasiera batean Touloneko ospitalean egon zen ingresatuta eta martxoaren 21ean Iruñeko Klinika Unibertsitariora ekarri zuten. Ostiralean alta eman zioten eta Alexek etxean jarraituko du osatze bidea. Bere facebook orritik eskerrak eman die bere osasunagatik kezkatu diren guztiei.