Film baten grabazioak herri txiki batean sortzen duen egoera kontatzen du Figurantes antzezlanak. Ados Teatroren obrak herri txiki horretan filmaketak sortuko dituen egoera zoro eta barregarri mordoa erakutsiko ditu. Film horretan aktore figurante lana egiten duten gizon biren papera antzezten dute Hormazak eta Terolek.
“Ospearen izenean arima deabruari saltzeko prest dauden” gizon bi dira, eta askotan bizirauteko premia duintasunaren gainetik nola jartzen den erakusten du obrak. Sasi aktore hauek antzeztuko dituzten pertsonaia andanak, zinearen negozioa baino bizitzaren negozioa erakutsiko digu eta, batez ere, bizirauteko premia duintasunari eta ametsei gailentzen zaiela ikusiko dugu.
Fitxa
Egilea: Marie Jones.
Adaptazioa: Garbi Losada.
Antzezleak: Oscar Terol eta Asier Hormaza.
Zuzendaritza: Carlos Zabala