Txano gorria duen rockzalea

Guaixe 2014ko apirilaren 11

Igandean, 18:00etan, Irurtzun kultur etxean.

Tdiferencia antzerki taldeak magia eta rock abentura gisa aurkezten duen Txanogorritxo rock antzezlana ekarriko du etzi. Txanogorritxoren betiko ipuina izan zitekeen baina ez da hori taularatuko dutena. Etzi eszenara aterako dena Txanogorritxo rockzalea da, barre egin eta zalapartarako gogo handia duena eta ipuinari buelta emanen diona. Eva Azpilikueta aktore altsasuarrarekin batera, Monika Torre eta Ainhoa Ruiz izanen dira gainontzeko pertsonaiak jokatuko dituztenak. Hirurak Migel Molinaren zuzendaritzapean ariko dira.