Automobilismoaren zaletuek hitzordu polita dute bihar, larunbatean, Irurtzunen. 16:00etan Irurtzungo slaloma jokatuko da, Akaborro industrialdean. Antolatzaileek, piboteak erabiliz, ibilbide konplikatuak markatuko ditute eta autoek, banaka-banaka, ibilbide hori osatu beharko dute. Automobilismo modalitate honetan abiadura baino gehiago, pilotuen maniobra ikusgarriak eta gidatzeko trebezia baloratzen da.