Orritz dantza taldeak 25 urte beteko dituela eta urteurren ekitaldien barruan, igande arratsaldean Sardiniako Samugheoko mamutzoneen bisita hartu zuten. Ahuntz adarrez eta larruz jantzitako pertsonaiak dira mamutzoneak gorputzaren bueltan hamarnaka fale txiki eta handi dituztenak. 17:30ean abiarazitako kalejiran faleen soinuak erritmikoki entzunarazi zituzten. Geldialdiak ere egin zituzten, dantza saioak egiteko.