Aldarrikapen hori zabaldu zuten ostegunean LAB sindikatuko 30 delegatuk Irurtzungo osasun etxe aurreko aldean. Europan duela 60 urte gertatu bezala mutuak desagertzearen alde agertu ziren kontzentratutakoak. LABeko kideak, batzarrean, mutuen baliabideak eta eskuduntzak osasun sistema publikora pasatzeko lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Hilaren 28an Lan Osasunaren eguna izanen da LABek lantokietan mobilizazioak iragarri ditu.
Bestalde, sindikatu abertzaleak jakinarazi du gehiengoa duen Bakaikuko Guema enpresan osasun gertaera arruntei estaldura emateko enpresa hitzarmena dutela. Ezbehar profesionalei estaldura emateko Gizarte Segurantzarekin harremanetan jarriko dira aurki Guemako LABeko delegatuak.