12 eta 16 urte bitarteko gazteak, bi taldetan banatuta, Ibai Viñas eta Itziar Matxain irakasleekin stencil teknikaren nondik norakoak ezagutu zituzten. Stencila apaintzeko arte teknika bat da. Marrazki baten forma ebakiz txantiloia egin eta hura erabiltzen da irudia sortzeko.
Gazteek teknikaren nondik norakoak azaldu eta teknika hori erabiltzen duen Bansky artista famatuaren obra ezagutu zuten. Ikastaroan txantiloi batzuk egin eta haiek erabiltzeko aukera izan zuten. Biltzen diren egoitzan bertan Gaztetxoko hitza margotu zuten. Udalak igerilekuan utzitako pareta batean, berriz, urarekin zerikusia zuten makina bat irudi margotu zituzten.