Igandean Irurtzun inguruan sortzen diren loreak ezagutzeko primerako aukera eskaintzen du Kultura Kontseiluak. Felix Rey Bakaikoa gidari dela herri inguruan sortzen diren loreen ezagutza hobetzeko aukera izanen dute botanikako zaleak. Egiarretarrak Aralar mendiko loreak ederki ezagutzen ditu, haiei makina bat argazki atera dielako. Gainera, Iruñeko auzo batean egiteko botanika ibilbideak jasotzen dituen liburu txiki bat argitaratua du ere. Iganderako hitzordua Plazaola hotelean jarri dute, 10:00etan.
Izen ematea
948 600 412 telefonoan edo kulturetxea@irurtzun.es helbidean. Doan. Egunkari bat eta boligrafoa eramatea eskatu dute.