Botxen garaia hastera doa

Guaixe 2014ko maiatzaren 8a

Irurtzungo Iratxoko botxategian, botxara jokatzen.
Iratxo Botxa Txapelketarako izena ematea zabalik dago

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Irurtzunen Iratxo elkartea da kirol hori sustatzen duena, elkarteko botxategian urtero udaberrian hasi eta uda bitartean antolatzen dituen txapelketa, ikastaro eta abarren bidez.

Botxa denboraldia hastera doa. Maiatzaren bukaeran hasiko da Iratxo Botxa Txapelketa, ekainera bitartean luzatuko dena. Ekainean Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko hezkuntza fisikoko irakasleak bere ikasleak eramango ditu Iratxoko botxategira, botxa jokoa ikas dezaten. Abuztuaren bukaeran Haurren Botxa Txapelketa euskaraz jokatuko da, eta irailetik aurrera Binakako, Banakakako eta Elkarteen Arteko botxa txapelketak.

Izena emateko
Iratxo Botxa Txapelketan parte hartu nahi duten taldeek maiatzaren 15a baino lehen eman behar dute izena Pikuxarren edo Iratxon.

Botxari buruzko dokumentala
Botxa zer den jakin nahi duenak, Irurtzunen botxari buruz egindako dokumentala youtuben ikus dezake: http://www.youtube.com/watch?v=iSgvvMtZW6k