Sakanako Mankomunitateak saskibaloi topaketa antolatu du igandean Irurtzunen, neska-mutikoen artean saskibaloia sustatzeko asmoarekin. Bertan, berriki despeditu diren Sakanako Saskibaloi Topaketetan parte hartu duten taldeek –Putterri, Beriain, Martinsaski eta Balankaleku– eta ekitaldira hurbiltzen diren guztiek parte hartu ahalko dute.
Gerturatzen diren jokalari guztiekin, denak nahastuta, taldeak osatuko ditu David Crespo koordinatzaileak, Josu Murgiondo eta Fermin Herrero entrenatzaileen laguntzarekin. Saskibaloiarekin disfrutatuz, egun polita pasatzea da asmoa.