Irurtzun festetarako kartel bila

Guaixe 2014ko maiatzaren 12a

Bi maila daude eta lanak hilaren 30era arte aurkeztu daitezke udaletxean.

Festetako egitarauko azala aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu du Irurtzungo Udalak. 14 urte artekoen mailan edo helduendako mailan parte hartzeko aukera izanen dute sortzaileek. Guztiek ere jatorrizkoa eta argitaratu gabea den kartela aurkeztu beharko dute lehiaketara. Guztietan honako testua agertu beharko da: Irurtzungo jaiak. Uztailak 16-20 Julio 2014. Fiestas de Irurtzun.

Lanak kartulina gainean aurkeztu beharko dira, Helduen mailan 42 cm zabala eta 60 cm luzeko tamainarekin. Txikien kasuan kartulinaren gainean A3 tamainako orria egon beharko da. Plika sistemarekin aurkeztu behar dira lanak. Helduen mailan 400 euroko saria dago eta haurren mailan 150ekoa.