Bihar osatuko du Iratxo elkarteak bere bazkide eguna. Goizeko bederatziak aldera mendi irteera eginen dute. Herri inguruan mendi buelta eginen dute Itsesi, Egiarreta eta Bi Aizpetik pasatuz. 18:00etan musikariak lagun poteo animatuan ibiliko da Iratxoko kideak eta eguna afari ederrarekin despedituko dute. 50 bat kide daude izena emanda eta Quintero akordeoilariak alaituko die gaua.