Final handien ordua Irurtzunen

Guaixe 2014ko maiatzaren 17a

Irurtzungo Goxua eta Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dira gaur, larunbatean, 17:00etan, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan

Irurtzungo Goxua eta Frontenis Txapelketa azken txanpan dago. Txapelketak 53 bikote bildu ditu Irurtzun eta Etxarrengo frontoian jokatu diren partidetan. Nesken frontenis txapelketan 20 bikotek hartu dute parte, eta gizonezkoen goxua txapelketan, aldiz, 33 bikotek. Pilota jokoan eta pilotarien mailaren arabera 3 taldeetan antolatu da txapelketa. Emakumezkoetan, ordea, 2 taldeetan banatu dira kirolariak. Parte hartzaile gehienak sakandarrak izan dira, Irurtzun, Etxarren, Etxeberri, Uharte edo Etxarri-Aranazkoak, baina Iruñea, Olloko bailara, Goñiko bailara, Ororbia, Berrobi eta Lekunberrikoak ere izan dira.

Sari banaketa eta gaupasa
Sari banaketa Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko jangelak hartuko du. Ekitaldian gonbidatu bereziek hartuko dute parte. Ondoren, 100 pertsonentzat afaria egonen da eta, jarraian, gaupasa.

Finalak

Larunbatean, 17:00etan Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan

Goxua

3. maila: Markel-Aitor / Ion Mikel-Celi

2. maila: Muñoa-Flores / Iragi-Martija
1. maila: Iñaki-Aritz / Asier-Pedro

Frontenisa

2. maila: Eunate-Iranzu / Maider-Leonor

1. maila: Mireia-Arantzazu / Edurne-Vanesa