Aurreko igandean hasi zen Iratxo Botxa Txapelketa. 8 taldek eman dute izena Irurtzungo Iratxoko botxategian jokatzen ari den txapelketarako. Botxa petanka antzeko jokoa da, Irurtzunen makina bat zaletu dituena.
8 taldeak bi multzotan banatu dituzte. A multzoan Tirillas, Alejandro-Guillermo-Iñigo, Erik-Agustino-Xabier eta Lirainak taldeak daude eta B multzoan Tximeleta, Xabier-Gelix-Migel, Desesperados eta AHTrik ez. Maiatzaren 31ra arte ligaxka jokatuko da, etagero final laurdenen, aurrefinalen eta final handien txanda izango da.
Asteburuko partidak
Ostiralean
19:00etan: Desesperados / AHTrik ez
20:15ean: Tximeleta / Xabier-Felix-Migel
Larunbatean
19:00etan: Tirillas / Erik-Agustino-Xabier
20:15ean: Alejandro-Guillermo-Iñigo / Lirainak
Igandean
19:00etan: Tximeleta / Desesperados
20:30ean: Xabier-Felix-Migel / AHTrik ez