Rafa Usin madrildarrak agur esango dio Xota klubari. Irurtzungo klubean ia 8 urte eman ditu 27 urteko madrildarrak eta Irurtzungo kluba “bere etxea” da berarendako. Triste doala adierazi du hegaleko jokalariak, baina, aldi berean, ilusioarekin dagoela, ibilbide berria hasiko baitu. Liga bukatu arte ez du konfirmatu nahi baina bere ibilbidea Bartzelonan jarraituko duela aurreikusten da. “Klub hau nire etxea izan da eta hala izaten jarraituko du betirako. Klub honek aukera asko eman dizkit kirolari moduan baina bereziki, lagun asko eman dizkit, ibilbide honetan izugarri lagundu nautenak” adierazi du Usinek Diario de Noticiasen. Ibilbide berrian Usinek jokalari moduan hobetu nahi du eta titulu gehiago lortu nahiko lituzke.