Magnak lagunarteko partida jokatu zuen Navarra 21 taldearen kontra

Guaixe 2014ko maiatzaren 27a

Nafarroako Down Sindrome elkarteko taldeak sorpresa handia hartu zuen

Magna Nafarroa Xotak lagunarteko partida polit eta hunkigarria jokatu zuen ostiralean, Etxabakoitzen, Nafarroako Down Sindrome elkarteko Navarra 21 taldearen kontra. Sorpresa handia hartu zuten Navarra 21 taldeko neska-mutikoek, eurek El Huerto taldearen kontra aritzea espero baitzuten, eta lehen mailako Magnako jokalariak kantxara atera zirenean, pozez zoratzen jarri ziren. “Halako ekitaldiak oso politak dira. Neska-mutilak pozik jartzen dira, ilusio handiarekin, eta guretzako oso aberasgarria da. Eurengatik asko dugu ikasteko” adierazi zuen Imanol Arregi entrenatzaileak.