Areto Futboleko Estatuko Elkarteak Magna Xotako entrenatzaile Imanol Arregi izendatu du gizonezkoen lehen mailako entrenatzaile onena. Entrenatzaile irurtzundarrak ekainaren 18ko sari ematean jasoko du sari preziatua. Aurreko urtean ere Espainiako Entrenatzaileen Komiteak banatzen duen sari hori jaso zuen Imanol Arregik. Aurten jasotzeak bide onean jarraitzen duela eta gainontzeko entrenatzaileek bere lana oso estimu handian dutela erakusten du. Zorionak irurtzundarrari!