Iruñeko Instrukzioko 3. epaitegiak Inasako 120 langile ohik enpresako buru izan zirenen kontra jarritako kereila onartu zuen. Pasa den asteazkenean izan zen. Bavaria Industrial Kapital AGeko (Baikap) administrazio kontseiluaren (Harald Ender, Hans Magnus Andresen eta Wolfgang Lichtenwalder) eta zuzendaritzaren (Santiago Gonzalez Berganzones) kontrako kereila kriminalak, beraz, bidea eginen du, hala “zehaztuko da ustezko delitu eta haien egileen errealitatea eta ardura, edo, hala badagokio, eskaera baztertuko da”.