Iratxoko final laurdenak jokoan

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Zortzi talde lehiatu dira Irurtzungo Iratxo Botxa txapelketan, bi multzotan banatuta. Hasierako ligaxka jokatu eta gero, A taldean Tirillas izan da onena (6 puntu), Lirainak (4 p.), Erik-Agustino-Xabier (2 p) eta Alejandro-Guillermo-Iñigo (0 p.) taldeen aurretik. Aldiz, B multzoan Tximeleta eta Desesperados izan dira onenak, launa punturekin, Xabier-Felix-Migel (2 p.) eta AHTrik Ez (2 p.) taldeen aurretik. Asteburu honetan final laurdenak jokatuko dira Iratxoko botxategian, eta hurrengo asteburuan aurrefinalak eta final handia.

Final laurdenak
Ostiralean
19:00etan: Tirillas – AHTrik Ez
20:00etan: Lirainak – Xabier-Migel-Felix
Larunbatean
20:00etan: Erik-Agustino-Xabier – Desesperados
21:00etan: Alejandro-Guillermo-Iñigo – Tximeleta