Mikel Okiñenak Iruñeko Arrosadia auzoan (Gelbenzu 13-Remigio Mugika 2 kaleak) Gero Arte mintegia du eta haren bidez arte plastikoen lehiaketa antolatu du. 25 artistek eman dute izena. Garagarzaroan zehar haien lanak Gero Arten ikusgai izanen dira. Akaberan Alfonso Askunze, Mari Jose Rekalde, eta Mikel Okiñenak osatutako epaimahaia bildu eta hiru sari banatuko ditu. Emandako botoen kontaketarekin 4. saria emanen dute.
Sakanadarrak daude lehiaketara aurkeztu direnen artean. Miren Ustarrozek alabastroz egindako eskultura bat aurkeztu du. Mikel Lasarte Artolak egurrean egindako Lotzen gaituzten pentsamenduetatik ihesi taila aurkeztu du. Helena Santanok, aldiz, soldatutako hagaxka eta arpileraz egindako eskultura du ikusgai.
Sariak
1. 400 euro, bi pertsonarendako bazkaria eta hilabeteko ikastaroa Gero Arte tailerrean.
2. 300 euro, bi pertsonarendako bazkaria eta hilabeteko ikastaroa Gero Arte tailerrean.
3. 200 euro, bi pertsonarendako bazkaria eta hilabeteko ikastaroa Gero Arte tailerrean.