Magna Xotak azaldu duenez, Javi Eseverri, Roberto Martil eta Dani Saldise jokalariek Irurtzungo klubean jarraituko dute. Eseverri kapitainari eta bi irurtzundarrei kontratua berritu die Xotak. Eseverrik urte baterako sinatuko du, eta 20. denboraldia egingo du taldean. Saldisek bere lehen kontratua sinatu du Xotarekin 3 denboraldietarako. Eta Roberto Martilek 4 urtetarako sinatu du. Klubak gaineratu duenez, Martilek talde atzerritarren eskaintza hobeagoak zituen, baina etxean gelditzea nahiago izan du. Xotak bere fideltasuna eskertzen duela nabarmendu du.