Pertsona guztiak halakoak garela eta dagokigun tokira moldatzen garela, horixe ikusteko aukera izan zen larunbatean Irurtzunen. Munduko Arrozak ekimenak Venezuelako Karibekoen, Afrika iparraldeko Amazighen, Senegalgoen eta Sakanakoen platerak dastatzeko aukera eman zuen. Arroza, zapore ezberdinekin. Jendaurrean sukaldatu zuten guztiek eta errezetez galdetzeko aukera izan zuten jakin mina zutenak. Baita akaberan dastatzekoa ere.