Xotak denboraldiari agur

Guaixe 2014ko ekainaren 11

Xotako talde guztiek despeditu dute denboraldia

Xotako talde guztiek 2013-2014 denboraldiari agur esan diote. 6 urtetik 2.B mailara arteko areto futbol taldeak ditu Irurtzungo klubak, eta boluntarioki aritzen diren 18 entrenatzaile.

Jesulitok eta Carlitosek ere jarraituko dute
Magna Xotak, momentuz, 3 jokalariren baja du: Rafa Usin, Jonathan Delgado “Joni” eta Alejandro Perez “Alex”. Bestalde, Javi Eseverri, Roberto Martil, Dani Saldise, Jesulito eta Carlitosek taldean jarraituko dute, kontratua berritu eta gero.