Erga azpian jai

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Trinitatearen omenezko ospakizunak gaur hasi eta etzira arte luzatuko dira Irurtzunen. Ohi bezala, mendi gaineko ermita inguruko herrien bilgune bihurtuko da, atzera ere, igandean.

Garagarzaroak 13, ostirala
18:30ean Musika eskolaren kontzertua plazan.
23:00etan Kontzertuak Larrazpin.

Garagarzaroak 14, larunbata
9:00etan XXII. Irurtzungo Pilota Txapelketaren finalak, 6 maila.
10:00etan Ergako Trinitaterako herri lasterketa, kronoigoera.
Nafarroako Dantzari Eguna
16:00etatik 17:30era Bertakoen dantzak.
18:30ean Kalejira 40 dantza taldearekin.
19:00etatik 20:00etara Ekitaldi nagusia.
20:00etatik 22:30era Dantzaldia Kiki Bordatxorekin.
00:30etik aurrera Gaupasa Aibaiba diskojaiarekin, Gernika plazan.
21:00etan Larrazpitek VII, Larrazpi elkartean.

Garagarzaroak 15, igandea
11:00etan Erromeria Ergako Trinitatean. Mezak eta otamena.
17:30etik 20:30era Katxarreando. Betiko jokoak familiartean gozatzeko, plazan.