Rock eta tekno doinuak Larrazpin

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Gaur eta bihar gauean, Irurtzungo gazte elkartean

Trinitate festei hasiera emateko rock doinuak izanen dituzte gaur Larrazpin. Altsasuko Desvarios varios, lekunberriarrek eta irurtzundarrek osatutako Sykorax eta Leitzako Aske taldeak joko dute gaur, 23:00etan hasita. Bihar, bestalde, Larrazpitek VIII jaialdiak musika elektronikoaren zaleak elkartuko ditu atzera ere. Bihar, 21:00etatik aurrera, disko jartzaile zazpikote bat ariko da musika jartzen: Unai Kox, Connor Noctambuss, Rafagass, P. Leza, Txen, Koke vs Borsek eta Eder Pardo.