Iratxo txapelketa azken txanpan

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Ostiralean final aurrekoak jokatuko dira

Iratxo Botxa Txapelketan 8 bikote lehiatu dira. Ligaxka jokatu ondoren, asteburuan final laurdenak jokatu ziren eta gaur, ostiralean, final erdien txanda izango da. Finala ekainaren 20an jokatuko da.

Finalerdiak (ostiralean, Iratxoko botxategian)
19:00etan: AHTrik ez / Lirainak
20:00etan: Erik-Agustino-Xabier / Tximeleta

Final laurdenen emaitzak
Tirillas 12 / AHTrik ez 15
Lirainak 15 / Xabier-Migel-Felix 4
Erik-Agustino-Xabier 15 / Desesperados 6
Alejandro-Guillermo-Iñigo 4 / Tximeleta 15