Irurtzundik Ergara

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Gorka Santesteban mendian gora.
Larunbatean, 10:00etan, Plazaolako iturritik

Irurtzungo Trinitateko jaiek nobedadea ekarriko dute aurten: Erga Trinitateko herriarteko lasterketa. Larunbatean jokatuko da, goizeko 10:00etatik hasita, Plazaolako iturritik abiatuta. Guan taldeak antolatu du proba.

Korrikalariak banaka aterako dira Plazaolako iturritik eta Ergako Trinitateraino joan beharko dute korrika. Antolakuntzak euren lana kronometratuko du eta azkarrena izango da txapelduna. Proba hasi baino lehenago eman daiteke izena.