Txapeldunen ordua

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

22. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean, 9:00etatik aurrera

Irurtzun Pilota Klubak antolatutako 22. Irurtzungo Pilota Txapelketa-Lacturale Sariko final handiak bihar jokatuko dira, larunbatarekin, goizeko 10:00etatik hasita, Irurtzungo pilotalekuan. Trinitate festen barruan jokatuko dira aipatu finalak. Txapelketa apribilaren 17an hasi zen eta ordutik hona 100 pilotari baino gehiago lehiatu dira. Materialari dagokionez, benjaminek goxua erabili dute, kimuek eta haurrek mistoa eta kadeteek, jubenilek eta seniorrek tokea.

Irurtzun klubeko hiru bikote iritsi dira finalera: kimuetan De la Fuente eta Azpiroz, jubeniletan Espinal eta Mariezkurrena eta seniorretan Armendariz eta Azanza. Ea txapelak etxean uzten dituten.

Finalak (bihar, 9:00etan, Irurtzunen)
Benjaminak: Huarte-Beloki (Huarte) / Migeltorena-Rivas (Lagunak)
Kimuak: De la Fuente-Azpiroz (Irurtzun) / Mendibe-Igoa (Ardoi)
Haurrak: Iriarte-Apezetxea (Umore Ona) / Mata-Cuairan (Oberena)
Kadeteak: Ruiz-Moreno (Titin) / Antso-Eskizoz (Zugarralde)
Jubenilak: Espinal-Mariezkurrena (Irurtzun) / Laso-Martija (Huarte)
Seniorrak: Armendariz-Azanza (Irurtzun) / Urretabizkaia-Telletxea (Tolosa)