Baditugu txapeldunak

Guaixe 2014ko ekainaren 16a

22. Irurtzungo Pilota Txapelketako finaletan, Irurtzungo Espinal eta Mariezkurrena izan ziren jubenil mailako txapeldunak

Irurtzun Pilota Klubak antolatutako 22. Irurtzungo Pilota Txapelketa-Lacturale Sariko final handiak jokatu ziren larunbatean Trinitate festetan murgilduta zegoen Irurtzunen. Giro ederra izan zen finaletan eta 6 finalak entretenigarriak eta ikusgarriak izan ziren.

Txapelketa apribilaren 17an hasi zen eta 100 pilotari baino gehiago lehiatu dira guztira, afizionatuen puntako pilotariak, tartean sakandarrak. Irurtzun klubeko hiru bikote iritsi ziren finalera, klubak duen pisu handiaren erakusle: kimuetan De la Fuente eta Azpiroz, jubeniletan Espinal eta Mariezkurrena eta seniorretan Armendariz eta Azanza. Baina soilik txapela bat geratu da Irurtzunen, Espinal eta Mariezkurrenarena. Partida ederrean 16 tantotan utzi zituzten Uharte Iruñeko Laso eta Martija. Seniorretan Armendariz eta Azanza saiatu ziren, baina partida lehiatuan Tolosa taldeko Urretabizkaiak eta Telletxeak txapela Gipuzkoara eraman zuten. Eta kimuetan Ardoiko Mendibek eta Igoak 18-10 irabazi zieten Irurtzungo De la Fuente-Azpirozi.

Finalak
Benjaminak: Huarte-Beloki (Huarte) 7 / Migeltorena-Rivas (Lagunak) 18
Kimuak: De la Fuente-Azpiroz (Irurtzun) 10 / Mendibe-Igoa (Ardoi) 18
Haurrak: Iriarte-Apezetxea (Umore Ona) 18 / Mata-Cuairan (Oberena) 8
Kadeteak: Ruiz-Moreno (Titin) 14 / Antso-Eskizoz (Zugarralde) 22
Jubenilak: Espinal-Mariezkurrena (Irurtzun) 22 / Laso-Martija (Huarte) 16
Seniorrak: Armendariz-Azanza (Irurtzun) 16 / Urretabizkaia-Telletxea (Tolosa) 22