Rubio eta Zubieta azkarrenak Ergara igotzen

Guaixe 2014ko ekainaren 17a

Korrikalari guztiak, proba hasi baino lehen.
38 korrikalarik parte hartu zuten Irurtzundik Ergako Trinitatera korrikan igotzeko proban

Irurtzungo Guan taldeak proba polita antolatu zuen Trinitateko jaietarako: Irurtzunetik abiatuta, Erga Trinitateraino korrikan joateko mendi lasterketa kronometratuta. Lehen aldiz antolatutako probak arrakasta handia izan zuen, 38 korrikalari animatu baitziren korrikan Ergara igotzera, tartean 3 emakume, gehienak irurtzundarrak.

Korrikalariak banaka abiatu ziren Plazaolako iturritik, eta euren lana kronometratu zuten. Azkarrena Mikel Rubio izan zen, Ergaraaaaa 21 minututan igo eta gero (21:04). Evaristo Noveletak 46 segundo gehiago behar izan zituen (21:50), eta Fran Codonek osatu zuen podiuma (22:18). Emakumezkoetan, Miren Zubieta izan zen azkarrena (29:46), Amaia Sarasola (32:00) eta Amaia Mauduit (34:46) korrikalarien aurretik.

Ergara kronoigoera
1.Mikel Rubio:21:04
2.Evaristo Noveleta: 21:50
3.Fran Codon: 22:18
4.Vicente Beloki: 22:43
5.Igor Etxarri: 22:46
6.Ruben Moral: 24:09
7.Potxas: 24:15
8.Imanol Irurtzun: 24:30
9.Bily: 24:59
10.Pata Palo: 25:03
11.Monky: 25:16
12.Ongay: 26:12
13.Iñigo Rekalde: 26:17
14.Aritz Maestre: 27:07
15.Sergio Rekalde: 27:13
16.Senia Etxarte: 27:19
17.Jabi Beraza: 27:29
18.Iñaki Azkona: 28:10
19.Lokillo: 28:21
20.F. Juango: 28:30
21.Luis Sagardoy: 28:45
22.Txomin Nagore: 29:00
23.Iñaki Razkin: 29:03
24.Miren Zubieta: 29:46
25.Jonathan Vilches: 30:08
26.Mikel Goldaratzena: 30:25
27.James: 30:35
28.Ramontxo: 31:26
29.Michel Rekalde: 31:37
30.Xabi Goñi: 31:37
31.Amaia Sarasola: 32:00
32.Mikel Rekalde: 32:18
33.Jota Rekalde: 32:31
34.Jabi Saldise: 32:44
35.Roberto Vedios: 33:36
36.David Arzoz: 33:38
37.Urko Eizagirre: 33:48
38.Amaia Mauduit: 34:46




Erlazionatuak

Ergara kronoigoera

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Huarte Arano 2014 eka 18 Irurtzun