Asmo horrekin eta musika jendeari hurbiltzeko asmoz, ostiralean Irurtzungo musika eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten plazan. Instrumentu taldeek eta konboek parte hartu zuten kontzertuan. Eguraldia lagun entzule asko elkartu ziren festa txikien hasierako egunean. Musika eskolak emanaldiaren prestakuntzan Jorge Cordon teknikariaren laguntza izan zuen.