Haur eta helduendako igeriketa Irurtzunen

Guaixe 2014ko ekainaren 19a

Uztailaren 3tik abuztuaren 7ra arte, astelehen, asteazken eta ostegunetan. Hasierako maila eta hobekuntza ikastaroa

Hasierako maila (4 urtetik aurrera) eta hobekuntza ikastaroa. Uztailaren 3tik abuztuaren 7ra arte, astelehen, asteazken eta ostegunetan, goizez, Irurtzungo Itxesia igerilekuan. Prezioa: 54 euro tarifa orokorra eta 44 euro igerilekuetako bazkideek. Izena ematea ekainaren 23ra arte Irurtzungo udaletxean (aurretik inskripzio orria Kultur Etxean eskatu eta ordainketa egin). Uztailaren 2an taldeak eta ordutegiak zehazteko mailaketa probak egingo dira, 12:00etan.