Iratxo Botxa Txapelketa azken txanpan dago. Azken egunotan txapelketako finalerdiak jokatu dira. Lirainak taldeak AHTrik Ez hartu zuen menpean, eta merezimendu osoz iritsi da finalera. Beste finalerdia atzo, ostegunean jokatzekoa zen Tximeleta eta Erik-Agustino-Xabier taldeen artean. Irabazleak jokatuko du final handia Tximeletaren kontra. Galtzaileak 3. eta 4. postua erabakitzeko partidan lehiatuko dira AHTrik Ez taldearen kontra.
Finalak gaur, ostiralean jokatuko dira, 19:00etatik aurrera, Iratxo elkarteko botxategian. Lehendabizi 3. eta 4. postuak zehazteko finala jokatuko da eta ondoren final handia.