Lirainak txapeldun

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Finalistak.
Iratxo Boxa Txapelketako finalean 20-7 irabazi zion Lirainak taldeak Tximeletari

Iratxo Botxa Txapelketako final handiak ostiralean jokatu ziren, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Txapelketan 8 talde lehiatu ziren eta 4 finenak iritsi ziren final aurrekoetara. Finalerdietan AHTrik ez taldeari 6-15 irabazi eta gero, Lirainak izan zen finalista bat. Bere arerioa Tximeleta taldea izan zen, Erik-Agustino-Xabierri finalerdian 7-15 irabazi eta gero.

Ostiralean lehenik eta behin 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen. AHTrik Ez taldeak 20-6 hartu zuen menpean Erik-Agustino-Xabier. Eta ondoren final handiaren txanda heldu zen. Final lehiatuan, Lirainak taldea finago ibili zen eta 20-7 irabazi zion Tximeletari. Bukaeran, sari ematea egin zuten Iratxo elkartean.