Garilaren 16tik 20ra ospatuko dira Irurtzungo festak. Haiek iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu zuen udalak eta dagoeneko irabazleen berri badugu. Helduen mailan Mikel Urriza Pascual barañaindarra izan da saritua. Haurren mailan, berriz, Irune tenorio Perez irurtzundarrak eskuratu du saria.